Teneriferen kontra jokatuko du Iraurgik, gaur

Uztarria.eus 2012ko mar. 2a, 12:27

Lan Mobel ISBk gaur, ostirala, hartuko du Tenerife taldea Azpeitiko kiroldegian, 21:00etan hasita. Hirugarren Mailako Lagun Onakeko taldeak Gernikaren zelaian jokatuko du bihar, zapatua, 17:00etan hasita. 

Asteroko legez, Lan Mobel Iraurgik eta Lagun Onakek dagozkien partidak jokatuko dituzte astebukaeran. Iraurgik gaur, ostirala, jokatuko du ligako partida, eta  Lagun Onakek bihar, zapatua.

Lan Mobel ISBk gaur, ostirala, hartuko du Tenerife taldea kiroldegian, 21:00etan hasita. Tenerife sailkapeneko azken hirugarren postuan dago, eta Iraurgi, berriz, bederatzigarrena da.

Hirugarren Mailako Lagun Onakeko taldeak Gernikaren zelaian jokatuko du bihar, zapatua, 17:00etan hasita. Gernika sailkapeneko bigarren postuan dago, 53 punturekin. Lagun Onak, berriz, sailkapeneko hamabigarren postuan dago, 32 punturekin. Partida gogorra izango du, beraz, Lagun Onakek bihar.

Atoyebi, hileko jokalaria

Lan Mobel Iraurgiko Ola Atoyebi nigeriar pibota Zilarreko Adecco Ligan, otsailean, balorazio onena jaso duen jokalaria izan da, beste bi jokalarirekin berdinduta. 19,25 puntuko balorazioa jaso du Iraurgiko jokalariak, eta ez da hileko jokalari izendatzen duten lehenengo aldia. Izan ere, urtarrilean ere ligako jokalari baloratuena izan zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide