Udal Ludotekako, Gaztelekuko eta Gazte Informazio bulego zerbitzurako esleipen prozedura irekita dago

uztarria.com 2012ko mar. 2a, 13:57

Martxoaren 17a baino lehen aurkeztu behar dira proposamenak Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.

 

Azpeitiko Udalak abian jarri du Azpeitiko Gazteen arlo teknikoaren zerbitzuak, Udal Ludotekak, Gaztelekua, Gazte Informazio Bulegoa eta oporraldiko ekintza bereziak antolatzeko zerbitzu berezien esleipen prozedura.

Proposamenak martxoaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dira Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean. Informazio gehiago eta lehiaketak oinarriak azpeitia.net-en.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide