Jose Mari Orbegozo Europako Dantza Txapelketan izango da, Torremolinosen

Uztarria.eus 2012ko mar. 2a, 13:42

Jose Mari Orbegozo eta Amaia Gonzalez Torremolinosen jokatutako dantza txapelketa batean.

Bihar, martxoak 3, XXIII. Europako Dantza Txapelketa jokatu da Torremolinosen (Malaga, Andaluzia). Han izango da Jose Mari Orbegozo azpeitiar dantzaria, bere betiko bikote Amaia Gonzalez lasartearrarekin. Orbegozok esan duenez, "iaz irabazi egin genuen, eta ia bihar lehenengo hiruretan sailkatzen garen".

Bihar, martxoak 3, XXIII. Europako Dantza Txapelketa jokatu da Torremolinosen (Malaga, Andaluzia). Han izango da Jose Mari Orbegozo azpeitiar dantzaria, bere betiko bikote Amaia Gonzalez lasartearrarekin. Orbegozok esan duenez, "iaz irabazi egin genuen, eta ia bihar lehenengo hiruretan sailkatzen garen". Biharko "animatuta" dagoela ere esan du azpeitiar dantzariak: "Animatuta nago, baina ia zer pasatzen den. Orain arte ondo ibili gara, baina ikusteko dago zer pasatuko den".

Iaz pasodobleko txapelketan soilik hartu zuten parte Orbegozok eta Gonzalezek, eta irabazi egin zutenez, aurten ezin izan dute modalitate horretan soilik lehiatu. Hori dela-eta, tango, vals eta pasodoblea dantzatuko dituzte. 10:00etan hasiko dira kanporaketak, eta eguerdirako jakingo da gaueko finalera zein hamasei bikote sailkatzen diren. 21:00etan hasiko da finala.

Espainiako txapelketa

Joan den asteartean, otsailak 28, Torremolinosen Espainiako Dantza Txapelketa jokatu zen eta han ere hartu zuten parte Jose Mari Orbegozok eta Amaia Gonzalezek. Laugarren postuan sailkatu zen bikote gipuzkoarra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide