Inoiz ez bezalako parte hartzea izango du Zuzenien probak, igandean

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2012ko mar. 2a, 16:27

Lagun Onak Mendi Bazkunak zehaztu ditu gaur arte, ostirala, lasterketarako izena eman duten 186 lagunen irteera orduak; albiste honetan ikus daiteke zerrenda. Egunean bertan ere irekiko dute izena emateko aukera eta hori egiten dutenentzako tarteak aurreikusita dituzte. Munduko mendi lasterketetako kopako irabazle diren Oihana Kortazar eta Luis Alberto Hernando Azpeitian izango dira.

Igandean jokatuko da IV. Zuzenien mendi lasterketa bertikala Azpeitian. 10:00etan irtengo du lehen parte-hartzaileak Ezkerretegi baserriaren aurretik eta 2.800 metroko bide maldatsua igo ondoren helmuga Izarraitzen, Xoxoteko San Inazioren irudian izango du. Aurtengo honetarako inoiz baino kirolari gehiagok eman dute izena: gaur arte, ostirala, 186 lagunek; horietatik 29 ziren azpeitiarrak eta beste hamalau Urola Kosta eskualdekoak.

Orain arteko parte-hartzerik handiena izango du Zuzenien probak: iaz 118k eman zuten izena proban parte hartzeko; 2010ean, berriz, 134k irten zuten; eta, 2009an 97k. Antolatzaileek azaldu dutenez, toki askotatik etorritako jendeak hartuko du parte Zuzenien proban: "Ipar Euskal Herritik hamabi bat lasterkari datoz eta horiez gainera Pauetik, Madrildik, Jacatik... dator jendea".

Kantitatea eta kalitatea

Baina, kantitatez bakarrik ez, kalitatez ere maila handikoa izango da igandeko mendiko proba. "Maila handiko kirolariek eman dute izena eta gaur egun punta-puntakoak direnak etorriko dira Zuzenekora", diote lasterketaren antolatzaile diren Lagun Onak Mendi Bazkunakoek. Mendi lasterketetako munduko kopako iazko bi txapeldunek Azpeitiko probarako izena eman dute: Oihana Kortazarrek (Elgeta) eta Luis Alberto Hernandok (Burgos, Espainia). Horiez gainera gizonezkoetan, besteak beste, Oier Ariznabarreta, Ionut Zinca, Iñigo Lariz, Javi Dominguez, Imanol Etxeberria eta Hassan Ait Chauk izena emanda dute. Emakumezkoetan, berriz, Oihana Azkorbebeitia, Ana Conde, Nerea Amilibia, Aitziber Ibarbia eta Jone Urkizu dira irtetekoak. Zuzenekorako izena emandako azpeitiarren artean ere badira maila bikaina duten lasterkariak: Jexux Zelaia, Xabat Manzisidor eta Xabier Lasa, beste batzuen artean.

Kirolprobak.com webgunean eduki dute jarrita izena emateko aukera Lagun Onak Mendi Bazkunakoek. Igandean, lasterketaren egunean, izena emateko aukera ere egongo da, 09:00etan, herriko plazan. Azken orduan izena ematen dutenek 30 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko.

Dortsalak herriko plazan jaso beharko dituzte parte-hartzaileek eta handik gero irteerara joan beharko dute, 09:15ak bitartean, Xoxoteko gailurrera igotzeko parte-hartzaileen motxilak edo poltsak bilduko dituzte Zuzenien probaren antolatzaileek. Lasterketa bukatutakoan Xoxoteko aterpean salda hartzeko aukera izango dute parte-hartzaile guztiek.

Parte-hartzaileen irteera orduen zerrenda gaur atera du Lagun Onak Mendi Bazkunak. Honakoa da:

186 Alatz Agirre Untzilla 10:00:00
185 Asier Aizpuru Arregi 10:00:20
184 Eneko Alberdi Gisasola 10:00:40
183 Oier Alberdi Quiñones 10:01:00
182 Jose Manuel Almeida Ramilo 10:01:20
181 Laurent Althabe 10:01:40
180 Joseba Altuna Alberdi 10:02:00
179 Jon Alustiza Berasategi 10:02:20
178 Larraitz Antxia Unanue 10:02:40
177 Inma Aranburu Aramendi 10:03:00
176 Asier Aramendi Ecenarro 10:03:20
175 Stephane Aranaz 10:03:40
174 Jabier Aranbarri Zubizarreta 10:04:00
173 Juanjo Aranburu Aranburu 10:04:20
172 Iker Arizaga Bergara 10:04:40
171 Oihana Arratibel Elizegi 10:05:00
170 Aitzol Arregi Egiguren 10:05:20
169 Aitor Arregi Esnaola 10:05:40
168 Jabier Arriran Mendialdua 10:06:00
167 Jose Antonio Arruabarrena Gisasola 10:06:20
166 Ioseba Arruti 10:06:40
165 Mikel Artetxe Eizagirre 10:07:00
164 Felipe Artigue Rodriguez 10:07:20
163 Arkaitz Astiazaran Salegi 10:07:40
162 Mikel Azkarraga Etxegibel 10:08:00
161 Xabier Azpirotz Satrustegi 10:08:20
160 Jabi Baena Romero 10:08:40
159 Miguel Barasoain Sobrino 10:09:00
158 Niko Becerra Gonzalez 10:09:20
157 Ioseba Iñaki Berastegi 10:09:40
156 Mikel Berastegi Unzilla 10:10:00
155 Martxel Bereau Baleztena 10:10:20
154 Jakes Bernet 10:10:40
153 Aitor Berra 10:11:00
152 Clemente Jesus Bravo Rodao 10:11:20
151 Iñigo Bravo Sáez de Urabain 10:11:40
150 Rubén Bravo Sáez de Urabain 10:12:00
149 Lander Burguete Garrastazu 10:12:20
148 Jabier Caballero Lorenzo 10:12:40
147 Vanesa Cerrajero Barbero 10:13:00
146 Daniela Cristina Dominguez 10:13:20
145 Javi Dominguez Ledo 10:13:40
144 Yannick Dufau 10:14:00
143 Severine Duhalde 10:14:20
142 Stephan Duhalde 10:14:40
141 Marc Durand 10:15:00
140 Aingeru Eceiza Prieto 10:15:20
139 Javi Echeverria Mauleon 10:15:40
138 Jokin Egiguren Iturralde 10:16:00
137 Xabier Eizagirre Kerejeta 10:16:20
136 Aitor Elberdin Badiola 10:16:40
135 Xabier Elizalde Azkue 10:17:00
134 Koldo Elorza Bernaola 10:17:20
133 Andoni Elosua Odriozola 10:17:40
132 Mari Ermina Mujika 10:18:00
131 Pello Eskisabel Polanco 10:18:20
130 Josean Estenaga Ortiz de Guzman 10:18:40
129 Aitor Etxarren Azurmendi 10:19:00
128 Asier Etxeberria Danboriena 10:19:20
127 Luis Ezeizabarrena Ezeiza 10:19:40
126 Egoitz Eziolatza Alkorta 10:20:00
125 Fabien Ezkurra 10:20:20
124 Igor Fernandez Gamazo 10:20:40
123 Raphael Fillon 10:21:00
122 Lorena Flores Araujo 10:21:20
121 Natxo Fraile Arze 10:21:40
120 Gaizka Fuentes Bujedo 10:22:00
119 Ander Garate Alberdi 10:22:20
118 David Garcia Martin 10:22:40
117 Pedro Garduño Tena 10:23:00
116 Jon Garmendia Aroztegi 10:23:20
115 Ander Garmendia Arzalluz 10:23:40
114 Joseba Garmendia Arzalluz 10:24:00
113 Tedy Garzon Mendizabal 10:24:20
112 Ralph Gay 10:24:40
111 Alex Gimeno Alzola 10:25:00
110 Xabier Gisasola Yurrita 10:25:20
109 Aitor Goenaga Arrieta 10:25:40
108 Asier Goenaga Arrieta 10:26:00
107 Aritz Goenaga Eizagirre 10:26:20
106 Ioritz Goenaga Lizarralde 10:26:40
105 Iker Gonzalez Eguilegor 10:27:00
104 Ibon Gonzalez Galarraga 10:27:20
103 Patxi Gorostiza Irastorza 10:27:40
102 Mikel Gorrotxategi Urbieta 10:28:00
101 Pedro Jose Gracia Garmendia 10:28:20
100 Yolanda Gurendez Aldanondo 10:28:40
99 Mathieu Hourregue 10:29:00
98 Aitziber Ibarbia Beloki 10:29:20
97 Fernando Igoa Berastegi 10:29:40
96 Iratz Inziarte Agirrezabala 10:30:00
95 Patxi Iratzoki Taberna 10:32:00
94 Asier Irazabal Basterretxea 10:32:20
93 Imanol Iribar Anton 10:32:40
92 Jose Angel Iriondo Unanue 10:33:00
91 Rene Irubetagoiena 10:33:20
90 Iosu Irulegi Urruzola 10:33:40
89 Philippe Ithurria 10:34:00
88 Joseba Iztueta Dorronsoro 10:34:20
87 Julie Landouzy 10:34:40
86 Mikel Larrañaga Larrañaga 10:35:00
85 Jon Lasa Esnaola 10:35:20
84 Jagoba Lazarobaster Olaizola 10:35:40
83 Unai Lazarobaster Olaizola 10:36:00
82 Txomin Lekuona 10:36:20
81 Luis Miguel Lejarazu Prieto 10:36:40
80 Jon Ander Lerin Ugarte 10:37:00
79 Hur Lertxundi Arrieta 10:37:20
78 Mikel Aingeru Letona Arza 10:37:40
77 Julen Lizarraga Lazkano 10:38:00
76 Iñigo Lizarribar Gonzalez 10:38:20
75 Borja Llano Torre 10:38:40
74 Joseba Andoni Llona 10:39:00
73 Ieltxu Karmel Llona 10:39:20
72 Amaia Luquin Dominguez 10:39:40
71 Frantzisko Jabier Maiz Gastesi 10:40:00
70 Oier Makazaga Asurmendi 10:40:20
69 Josu Markina Bikandi 10:40:40
68 Joxe Martija Roteta 10:41:00
67 Carlos Martin Espinazo 10:41:20
66 Aritz Martin Olabarriaga 10:41:40
65 Ainhoa Mendia Etxabe 10:42:00
64 Jon Millan Ruiz 10:42:20
63 Mikel Mimentza Espizua 10:42:40
62 Oskar Morales Cabello 10:43:00
61 Jose Ramon Mujika Iriarte 10:43:20
60 Aritz Munarriz Igoa 10:43:40
59 Angel Muñoz Fernandez 10:44:00
58 Luis Narbaiza Aiarzaguena 10:44:20
57 Mikel Olaizola Borda 10:44:40
56 Dani Oneka Boada 10:45:00
55 Axier Ormaetxea Palacio 10:45:20
54 Aitor Osoro Odriozola 10:45:40
53 Artzai Ostolaza Zorrozua 10:46:00
52 Xabier Plazaola Ugarte 10:46:20
51 Jose Manuel Regil Lizarazu 10:46:40
50 Roberto Ruiz de Zarate Grisaleña 10:47:00
49 Angel Sagardogi Uzkudun 10:47:20
48 Jon Salaberri Coronado 10:47:40
47 Jose Antonio Salgado Mangas 10:48:00
46 Estitxu Salinas Ruiz de Infante 10:48:20
45 Ekaitz San Vicente Urkia 10:48:40
44 Eneko Santamaria Bereziartua 10:49:00
43 Gabriel Santamaria Manso 10:49:20
42 Xanti Segurola Etxeberria 10:49:40
41 Benat Sein 10:50:00
40 Juan Miguel Serrano Espinosa 10:50:20
39 Felicisimo Solanas Diez 10:50:40
38 Marcelo Temprano Ugarte 10:51:00
37 Silvia Trigueros Garrote 10:51:20
36 Imanol Udabe Agirre 10:51:40
35 Jon Ugalde Elola 10:52:00
34 Unai Ugalde Murgoitio 10:52:20
33 Euken Ugarte Altuna 10:52:40
32 Juan Mari Ugarte Balerdi 10:53:00
31 Aitor Uriarte Etxebarria 10:53:20
30 Iñaki Uribe-Etxebarria 10:53:40
29 Peio Urkia Atxaga 10:54:00
28 Jone Urkizu Mendiola 10:54:20
27 Pascal Urruty 10:54:40
26 Joseba Usabiaga Amondarain 10:55:00
25 Montserrat Vazquez Rodriguez 10:55:20
24 Xabier Zabala Icaran 10:55:40
23 Jexus Zabaleta Inza 10:56:00
22 Jexux Zelaia Etxaniz 10:56:20
21 Santi Zubeldia Zubeldia 10:56:40
20 Unai Bengoa Anza 11:00:00
19 Nerea Amilibia Arruti 11:01:00
18 Jon Alberdi Etxabe 11:02:00
17 Oihana Azkorbebeitia Urizar 11:03:00
16 Eneko Garmendia Zubeldia 11:04:00
15 Gontzal Sanz Uribe-Etxebarria 11:05:00
14 Xabier Lasa Segurola 11:06:00
13 Oihana Kortazar Aranzeta 11:07:00
12 Endika Gartzia Eizagirre 11:08:00
11 Ana Conde Bernal 11:09:00
10 Anartz Etxeberria Larraza 11:10:00
9 Nicolas Darmaillacq 11:11:00
8 Xabat Manzisidor Ermina 11:12:00
7 Mikel Beunza Iraizoz 11:13:00
6 Iñigo Lariz Azkue 11:14:00
5 Oier Ariznabarreta Agirre 11:15:00
4 Hassan Ait Chau 11:16:00
3 Imanol Etxeberria Sarriegi 11:17:00
2 Ionut Alin Zinca 11:18:00
1 Luis Alberto Hernando Alzaga 11:19:00

Autoentzako bidea itxita

Olaztik Xoxoterako autoentzako bidea itxita egongo da Zuzenien mendi lasterketa bertikala ari den bitartean. "Bakar-bakarrik hango baserrietara dihoazenek edukiko dute pasatzeko aukera", diote antolatzaileek. Larrialdiren bat gertatuz gero bidea zabalik izatea komeni delako itxiko dute.

Bestetik, Azpeitiko Udalak dei egin du igandean, 09:00etatik 12:00etara bitartean, autoekin Iñaki Azpiazu kalean ez ibiltzeko. Handik gertu baitago, Ezkerretegin, Zuzenien probako irteerako puntua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide