Ionut Alin Zinca nagusi Zuzenien lasterketan

Uztarria.eus 2012ko mar. 5a, 11:05

Eguraldi txarra egin arren, 167 neska-mutilek bukatu zuten atzo, igandea, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikala.

Eguraldi txarra egin arren, jende ugarik elkartu zen atzo, igandea, Xoxote inguruan, Zuzenien lasterketaz gozatzeko. 167 neska-mutilek bukatu zuten proba eta Ionut Alin Zincak (00:29:19 minutu) irabazi du aurten Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako IV. Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikala. Iñigo Lariz Azkuek (00:30:29 minutu) eta Luis Alberto Hernando Alzagak (00:31:01) osatu zuten Euskal Herriko Lasterketa Bertikalen Koparako baliogarria den probaren podiuma.

Oihana Kortazar mutrikuarrak irabazi zuen emakumeen proba 00:36:17 minutu behar izan zituen lasterketa bukatzeko. Sailkapen orokorrean 35.na izan zen Kortazar. Bigarren emakumea Nerea Amilibia (00:38:17) izan zen eta Oihana Azkorbebeitia (0:38:37) osatu zuen emakumezkoen podiuma.

Herriko parte-hartzaileak asko izan ziten. Xabier Lasak, esaterako, bosgarren egin zuen. Bigarren azpeitiarra Xabat Manzisidor (8.) izan zen, eta hirugarrena, Mikel Olaizola (11.).

Azpeitikoa kopako lehenengo lasterketa izan da; Txindokikoa izango da hurrengoa, ekainaren 17an.

Sailkapen osoa

IV. Zuzenien lasterketako sailkapen osoa ikusteko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide