Joan den zapatuan, martxoak 3, XXIII. Europako Dantza Txapelketa jokatu zen Torremolinosen (Malaga, Andaluzia). Han izan da Jose Mari Orbegozo azpeitiar dantzaria, bere betiko bikote Amaia Gonzalez lasartearrarekin. Europako azpitxapeldun izendatu dituzte tango, vals eta pasodoble modalitateetan, eta lehenengo postua eskuratu dute salsan. Azpeitiarrak esan duenez, "oso gustura gaude lortutakoarekin".
Iaz pasodobleko txapelketan soilik hartu zuten parte Orbegozok eta Gonzalezek, eta irabazi egin zutenez, aurten ezin izan dute modalitate horretan soilik lehiatu.