Familia ugariek laguntzak eskatzeko epea zabalik dute

Uztarria.eus 2012ko mar. 5a, 13:07

Aurten ere familia ugariak direnek, eta Udalak zehaztutako ezaugarriak betetzen dituztenek abantailak izango dituzte kontribuzioan edo Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan. Abantailak %50era artekoak izango dira.

Aurten ere familia ugariak direnek, eta Udalak zehaztutako ezaugarriak betetzen dituztenek abantailak izango dituzte kontribuzioan edo Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan. Aabantailak %50era artekoak izango dira.

Bete beharreko ezaugarri horien inguruko informazioa udaletxean bertan jaso ahalko da eta eskaera ere udaletxeko harrera bulegoan egin beharko da. Eskaera egiteko familia ugarien titulua eta Azpeititik kanpoko ondasunik izanez gero, haren azken erreziboa aurkeztu behar da. Urtarrilaren 1ean ireki zen izena emateko epea eta martxoaren 31 arte egongo da zabalik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide