Beteranoek futbol txapelketa jokatuko dute hilaren 17an

Uztarria.eus 2012ko mar. 6a, 12:26

Hiru taldeetako jokalariak txapelketa iragartzen duen kartela eskutan hartuta. (Valen Garcia)

Iraurgi Cup Kirol Klubak antolatuta, Beteranoen Futbol Txapelketa jokatuko da hilaren 17an, zapatua, Garmendipeko zelaian. Txapelketan Lagun Onakek, Anaitasunak eta Realak hartuko dute parte. 

Iraurgi Cup Kirol Klubak antolatuta, Beteranoen Futbol Txapelketa jokatuko da hilaren 17an, zapatua, Garmendipeko zelaian. Txapelketan Lagun Onakek, Anaitasunak eta Realak hartuko dute parte. 

Lehenengo partida Lagun Onakek eta Anaitasunak jokatuko dute. Derbya 16:00etan hasiko da. Bigarrena, Realak eta Anaitasunak jokatuko dute 16:45ean hasita, eta azkena 17:30ean jokatuko dute Lagun Onakek eta Realak. Txapelketa, 18:00etan bukatuko da sari-banaketarekin.

Bertaratzen direnen artean, Donamariako Benta landetxean (Nafarroa) asteburupasa zozkatuko dute. Sarreran lortzen duten dirua bigarren Iraurgi Cup txapelketarako erabiliko dute. Txapelketa ekainaren 15ean, 16an eta 17an jokatuko da. Txapelketa prestatzen dabiltza urtarriletik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide