Astelehenean hasiko da Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketa

Uztarria.eus 2012ko mar. 7a, 11:32

Datorren astelehenean, hilak 12, hasiko da Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketa, hainbat egunkarik (Berria, adibidez) jakinarazi duenez. 50 bat lagun deitu dituzte lekuko gisa deklaratzera, eta baita 30 peritu ere.

Datorren astelehenean, hilak 12, hasiko da Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketa, hainbat egunkarik (Berria, adibidez) jakinarazi duenez. 50 bat lagun deitu dituzte lekuko gisa deklaratzera, eta baita 30 peritu ere. 

Auzibialdiak goiz eta arratsaldez izango dira eta astelehenean 09:30ean hasiko da lehenengo saioa. A.E. azpeitiarra, Azkueren ustezko hiltzailea, izango da deklaratzen aurrena.  Adingabeen legeari jarraituta egingo dute epaiketa, gazteari leporatzen dioten hilketa 17 urte zituenean gertatu baitzen.

Fiskaltzaren eta Amaia Azkueren familiaren akusazioek hamar urteko kartzela zigorra (hori da adin gabeek bete dezaketen zigor altuena) eskatzen dituzte, eta beste bost urte zaintzapeko askatasunean.

Iazko abuztuan Adingabeen Fiskaltzaren aurrean hilketa aitortu zuenetik adin txikikoentzako barneratze zentro batean dago Azkueren hilketagatik auziperatutako azpeitiarra. Orain dela aste batzuk, ordea, aurreko deklarazioa aldatu eta Amaia Azkue berak ez zuela hil esan zuen Adingabeen Fiskaltzan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide