Emakumeak Azpeitiko historia gai hartuta, hitzaldia antolatu dute gaur, asteazkena, Emakumeen Txokoan. 19:30ean hasiko da solasaldia, eta Lola Valverde EHUko irakasle eta historialaria izango da hizlaria.
Iaz, Azpeitiko herri-gutunak 700. urteurrena bete zuenean, Udalak liburu bilduma argitaratu zuen eta liburu hauetako bat, Familia, ezkontzak eta genero harremanak Azpeitian, Valverdek idatzi zuen. Liburu horretan Azpeitiko gizon eta emakumeen arteko elkarbizitza ohiturak jaso zituen, besteak beste, Valverdek.