Bertanek erosketa txartelak oparituko ditu martxoaren 25era bitartean

Uztarria.eus 2012ko mar. 7a, 12:54

Bestalde, herriko dendarientzat marketing ikastaroa antolatu du Bertan Merkatari Elkarteak. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek martxoaren 10a, zapatua, izango dute izena emateko azken eguna.

Bertan Merkatari Elkarteak martxoaren 25era bitartean 5 euro, 10 euro, 20 euro eta 50 euroko erosketa txartelak oparituko ditu. Erosketa txartel horiek eskuratzeko elkarte barruan dauden dendetan egindako erosketak Bertan txartelarekin ordaindu beharko dira. Txartel horiek Bertan dendetan gastatu ahal izango dira.

Marketing ikastaroa

Bestalde, Bertanek herriko dendarientzako marketing ikastaroa antolatu du. Ikastaroan parte hartzen dutenek, besteak beste, bezeroak nola erakarri eta salmentak nola hobetu jorratuko dute.

Saioak martxoaren 12an, 14an, 19an eta 21ean izango dira, 14:00etatik 16:30era, Sindikatu Zaharrean. Izena emateko azken eguna martxoaren 10a, zapatua, izango da. Inskribatzeko 943 02 56 73 zenbakira deitu edo bertan@euskalerria.org helbidera idatzi daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide