Iriondo eta Aizpuru Eskuz Binakako Euskal Ligako txapeldun

Uztarria.eus 2012ko mar. 7a, 14:51

Joan den astebukaeran jokatu zuten Iriondo eta Aizpuru Ilunpeko pilotariek 22 urtez azpiko Eskuz Binakako Euskal Ligako finala. Gasteizen jokatu zuten txapelketako azken partida Amurrioko Dorronsoro eta Lejarreta pilotarien kontra, eta 22 eta 19 nagusitu zen azpeitiar bikotea.

Joan den astebukaeran jokatu zuten Iriondo eta Aizpuru Ilunpeko pilotariek 22 urtez azpiko Eskuz Binakako Euskal Ligako finala. Gasteizen jokatu zuten txapelketako azken partida Amurrioko Dorronsoro eta Lejarreta pilotarien kontra, eta 22 eta 19 nagusitu zen azpeitiar bikotea. Partida hasieratik oso berdindua izan zen. Pare bat tanto atzetik (17-19) ere ibili ziren azpeitiarrak, baina bost tanto jarraian egin, eta txapela irabaztea lortu zuten.

Iriondok eta Aizpuruk lortutako txapela ez da azken aldian Azpeitira ekarri duten bakarra. Izan ere, Egigurenek eta Iriartek alebin mailako txapelketa irabazi zuten, eta Otamendik eta Aizpuruk, berriz, 22 urtetik gorakoen Malerreka txapelketa irabazi zuten Donezteben.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide