Lagun Onakek Barakaldo hartuko du bihar, Garmendipen

Uztarria.eus 2012ko mar. 9a, 11:55

Lan Mobel Iraurgik, berriz, atsedena du astebukaera honetan. Datorren ostiralean helduko diote berriz ligako jardunari, eta Prat Joventut taldearen kontra jokatuko dute, etxean.

Bihar, zapatua, jokatuko du Hirugarren Mailako Lagun Onakek ligako partida Barakaldoren kontra. 16:30ean hasiko da partida, Garmendipeko zelaian. Barakaldo sailkapeneko laugarren postuan dago, 52 punturekin. Aldiz, Lagun Onak hamahirugarrenean dago, 32 puntu eskuratuta.

Lan Mobel Iraurgik, berriz, atsedena izango du astebukaera honetan. Hilaren 16an, ostirala, jokatuko du partida Azpeitiko kiroldegian, Prat Joventut taldearen aurka. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide