Lagun Onakek galdu egin zuen Garmendipen Barakaldoren kontra

Uztarria.eus 2012ko mar. 12a, 17:54

Neurketa parekatua izan zen arren, bukaerarako hamar minutu falta zirela sartu zuten bizkaitarrek partida erabaki zuen gola (0-1). Azpeitiko taldea 13. postuan dago orain sailkapenean, 32 punturekin.

Espainiako Hirugarren Mailako Lagun Onak futbol taldeak ezin izan du punturik pilatu joan den aste bukaerako jardunaldian. Aurkari zaila, Barakaldo, hartu zuten Garmendipen azpeitiarrek; sailkapenaren goikaldean dabiltza barakaldotarrak, laugarren tokian, hain zuzen ere, Azpeitian irabazi ondoren.

Neurketa parekatua izan zen arren, eta Lagun Onakek aukera onen bat izan bazuen ere, bukaerarako hamar minutu falta zirela sartu zuten bizkaitarrek partida erabaki zuen gola (0-1). Azpeitiko taldea 13. postuan dago orain sailkapenean, 32 punturekin. Iñaki Eskisabelen taldeak ezin du aurkitu, momentuz, denboraldiaren azken txanpa lasaiago jokatzeko beharrezkoa izango luken puntu kopurua. Larritzeko moduan ez daude azpeitiarrak, baina jaitsiera postuak hain urruti ere ez daude.

Datorren asteburuan Getxon jokatuko du Lagun Onakek, Arenasen zelaian.

Lan Mobel ISB saskibaloi taldeak, berriz, atsedena izan zuen aurreko aste bukaeran. Ostiralean, martxoaren 16a, jokatuko dute hurrengo partida. Etxean jokatuko dute Iraurgikoek, Prat Joventut taldearen kontra, 21:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide