Azpeitiko Kultur Mahaiaren lana hasi da kanpora begira ere fruituak ematen, kultur webgunea sortu baitu. 2009rako egindako plangintzan, Mahaiak komunikazio arloa jarri zuen ardatz nagusietako bezala, eta hor lehendabizi Interneteko ataria sortzea. www.lapikue.net izena jarri diogu.
Webgunearen helburuak.
- Azpeitiko kultur informazioa biltzea.
- Informazio interesgarria eta ematea.
- Hedabide plurala izatea.
- Elkarteei-norbanakoei euren kultur ekimenak plazaratzeko aukera eskaintzea.
- Herritar guztiei parte-hartze zuzena izateko aukera eskaintzea.
- Euskara indartzea eta sustatzea.
- Globalizazioaren aroan, lokalizazioaren baliagarritasuna aldarrikatzea.
Beste jakingarri batzuk.
- Kultur Mahaiko Talde Eragileak kudeatuko du www.lakipue.net.
- Euskara izango da webeko hizkuntza.
- Irudiari garrantzia emango diogu: bideoak, argazkiak...
- Diru iturriak: propioak, laguntza publikoak, iragarkiak...
Informazio atalak.
- ‘Albistegia’ atala. Albisteak, iritziak, bideoak, argazki bildumak, elkarrizketa digitalak, hemeroteka.
- Beste atalak. Agenda, inkesta, datuak, oharrak, Kultur Mahaiko informazioa, kultur dokumentazioa, argazki zaharrak... Atalak osatzen joango gara.
- Aurki. Kultur Mahaiko barne atala sortuko dugu —Mahaiko kideek baino ez dute izango horra sartzeko modua—. Helburuak: gune horren bidez ere Udala eta herriko elkarteak koordinatzea, egutegi bateratua egitea...
- Aurrerantzean. Zuzeneko emanaldiak egiteko asmoa dugu (irudi eta testu bidez).
Besterik
Azpeitian Kultur Mahaia dago 2006ko otsailetik, herriko kultur talde denek eta Udalak osatutakoa; norbanako batzuk ere badaude bertan. Besteak beste, herriko kultur egitaraua antolatzeko eta kultur azpiegituren funtzionamenduaz hitz egiteko sortu zen Mahaia. Talde Eragilea 2007tik du.
Kultur Mahaiaren beste egitasmo batzuk.
- Komunikazioa. Hilabete batzuk barru eskuko kultur agenda sortzeko asmoa dugu. Hilabetekaria litzateke.
- Sanagustin. Aurki irekitzea espero dugu kulturgunea. Espainiako Gobernuak balekoa eman berri die obrei, eta tramite batzuk besterik ez dira falta.
- Kultur egutegi bateratua. Uztaileko batzar nagusian onartu genuen herriko kultur egutegi bateratua egitea (oreka bermatu diziplinak, espazioa eta fetxa arloetan, eta abar), eta egunotan hasiko ditu Mahaiak bilerak taldeekin, 2010eko egutegia lantzen hasteko.
- Bazkidetza. Kultur Mahaiak berak kultur elkartea sortua du, eta egunotan hasiko gara bazkide kanpainarekin. Azpeitiko kultur mugimendua gehiago gorpuztu nahi dugu. Herritarrei eta taldeei bazkide izateko dei egingo diegu. Gainera, Mahaiarentzat diru iturri garrantzitsua izango da.