Baigerak batzar orokorra egingo du hilaren 22an

Uztarria.eus 2012ko mar. 14a, 10:34

Lehen hitzordua 17:00etan izango da, eta bigarrena 17:30ean. Batzordea osatzeko hiru boluntario behar dituzte, eta horri buruz ariko dira batzarrean.

Baigera Erretiratuen Elkarteak ohiko batzar orokorra egingo du martxoaren 22an, asteazkena, Baigera Ieko aretoan. Lehen hitzordua 17:00etan izango da, eta bigarrena 17:30ean. Batzordea osatzeko hiru boluntario behar dituzte, eta horri buruz ariko dira batzarrean. Horregatik, hilaren 21era bitartean batzordekide izan nahi dutenek izena emateko epea zabaldu dute. Baigera Ien eman behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide