7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoek udalekuetan izena eman ahalko dute ostegunetik aurrera

Uztarria.eus 2012ko mar. 14a, 11:01

Gipuzkoako Foru Aldundiak 7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoentzat antolatu dituen udalekuetan izena eman ahal izango da ostegunean, hilak 15, hasi eta martxoaren 23ra bitartean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoentzat antolatu dituen udalekuetan izena eman ahal izango da ostegunetik, hilak 15, martxoaren 23ra bitartean. Aldiz, 14 eta 17 urte bitarteko gazteek apirilaren 16tik 24ra bitartean eman ahal izango dute. 

Izena Gazte Informazio Bulegoan (943 15 71 60), Foru Aldundiko Bulegoan edo www.gipuzkoa.net/oporraldi webgunean eman ahalko da. Informazio gehiago behar duenak, Gazte Informazio Bulegora zuzendu besterik ez du.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide