Kooperatiben eta sozietate laboralen inguruko jardunaldia antolatu du Iraurgi Lantzenek

Uztarria.eus 2012ko mar. 14a, 12:06

Besteak beste, kooperatiba eta sozietate laboralen filosofia, eraketarako gutxieneko betebeharrak zeintzuk diren, langileekin eta gizarte segurantzarekin izaera juridiko horietako enpresek duten harremana, autoerregulazioa, laguntzak zein subentzioak nolakoak diren azalduko dute.

Datorren ostegunean, hilak 22, Iraurgi Lantzenek antolatuta, Kooperatiben eta Sozietate Laboralen inguruko jardunaldia izango da Azkoitiko Intsausti Jauregian. 15:00etan hasiko da eta gehienez ere, bi ordu eta erdiko iraupena izango du jardunaldiak.

Besteak beste, kooperatiba eta sozietate laboralen filosofia, eraketarako gutxieneko betebeharrak zeintzuk diren, langileekin eta gizarte segurantzarekin izaera juridiko horietako enpresek duten harremana, autoerregulazioa, laguntzak zein subentzioak nolakoak diren azalduko dute. Horretarako, ASLE-ko eta ELKARLAN-eko kideak izango dira bertan, eta parte-hartzaileen "kezkak, zalantzak eta galderak" erantzungo dituztela esan dute Iraurgi Lantzenekoek

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide