Argazki zaharraren erantzuna

Argazkiaren atalean herriko argazki zahar bat egon da astebetez eta hauxe zioen oinak: "Beste argazki zahar batekin gatoz. Nondik atera dugun ez dugu esango, oraingoz, pistarik ez emateko, baina ea asmatzen duzuen argazki hau non aterata dagoen eta zer agertzen den bertan. Jesus Elozegi Irazustaren argazkia da, eta 1969koa omen, gezurra dirudien arren". Erantzun bat jaso genuen, Imanol Eliasena:

"Ezagutzera ematen den 1969ko argazkia, Enparan zubitik edo ingurutik ateratakoa da Enparan dorretxe aldera begira. Bertan agertzen da atzekaldean, Beloki etxea eta errota, bertan erabilitako urak ibaira itzultzen dira pabiloien azpiko arku handitik zubiaren ondoan. Pabiloio horietan arotz lantegiak izan ziren urteetan zehar, Beloki bezala ezagutuak baita". 

Eta hala da. Zuzen dabil Elias, atzeko eraikina Frantziskanetako eliza baita. Gaur egun irudi hau dauka:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide