Antzezpen egun bat iruditan

Antzerki talde amateur baten eguna. Nolakoa ote da? Azpeitiko Emakume tailerrekoei esker zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izan dugu. Asteburuan antzeztu zuten (LO)turak eta bertatik ateratako argazkiekin osatu dugu hauxe: antzezpen egun bat iruditan.

Muntaia

 

Kotxea betetzen

11:00. Gurutze Eizmendi eta Alaitz Olaizola kotxea beharrezko diren trastez betetzen.

Zama lanetan

12:00. Izarraitz pilotaleku kanpoan, denen artean kotxetik zama ateratzen.

Zama lanetan denok

12:15. Beharrezko guztia pilotalekuan sartuta, muntaketa lanetan hasteko tenorean.

Antzeztokia apaintzen

12:45. Guztien artean antzeztokia egokitzen.

Atsedenean

13:00. Goizeko lanak eraitsi samartuta atsedentxo unean.

13:30-18:00. Libre.

Inma teknikoarekin

18:00. Inma argiztapen teknikoarekin (zutik, eskubitik bigarrena) antzeztokia punttuan jartzeko garaian.

Argiak prest

20:00. Alderdi teknikoa prest!

Azken entsegua

20:30. Azken entseguan.

Aurpegia margotzen

21:00. Ordu erdi falta! Elkarri aurpegia margotzen.

Jantzita prest

21:10. Jantzita eta prest.

Emanaldian

22:00. Emanaldian, bete-betean. 

Amaieran

22:30. Emanaldiaren agurrean.

Afarian

00:00. Dena jaso ondoren, afarian, eguna ondo borobiltzen.

Taldekideak: Alaitz Olaizola, Garazi Urbina, Arroxa Borda, Ane Arenas, Amaia Zeberio, Miren Alcedo, Erika Olaizola, Rosa Mari Alberdi, Amaia Garmendia, M. Karmen Borda, Aizpea Ibarbia, Kontxi Roldan, Gurutze Eizmendi eta Gloria Torrecilla.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide