Imanol Iturbidek botatako pandero hura

Zapatuan, hilak 17, Euskadi Irratiako 'Trikitiklik' irratsaioan (22. minutua) Iturbideren pasadizoa entzun ahal izan zen. 

Imanol Arregi Iturbide panderojolearen pasadizo bat entzun ahal izan zen larunbatean. Euskadi Irratian, bitxia oso. "Behin Zarautzen panderoa jotzen egun osoa pasatu eta, nazkatuta ja, batere begiratu gabe atzera bota nuen. Handik hogei bat urtera gizonezko bat etorri zitzaidan eta 'hi, hire panderoa gure etxean zagok. Bota huen hartan gure etxeko balkoian geratu zuan", esan zidan".

Irratsaioan Joxe Mari Iriondo azpeitiar kazetaria ere entzun zen panderoaren inguruan hitz egiten (12. minutua). 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide