Agitek eta Eizmendik Euskal Herriko blonda lehian hartuko dute parte

Urola Kostako Hitza 2012ko mar. 15a, 11:35

Igande goizean jokatuko da Euskal Herri mailako Lehen Biga Blonden Txapelketa, Heletan.

Igandean, hilak 18, Heletan (Nafarroa Beherea) Euskal Herriko Lehen Biga Blonden Txapelketa jokatuko da. Azpeitiko Agite eta Eizmendi ganadutegietako buruak parte hartuko dute han. Ganadu txapelketan blonda arrazako 120 bigak parte hartuko dute; horietatik hamasei buru hegoaldetik eramandakoak izango dira, eta gainontzekoak iparraldekoak.

Heletan jokatuko den ganadu txapelketa 09:00etan hasiko da, eta bertan sei hilabetetik umatu arteko bigak lehiatuko dira, hamar atal desberdinetan banatuta. Txapelketa hau, Euskal Herriko iparraldeko eta hegoaldeko blonda lantalde desberdinek elkarlanean antolatutakoa da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide