Doluaz hitzaldia gaur, Iraurgi ikastetxean

Uztarria.eus 2012ko mar. 15a, 11:33

18:00etan hasiko da Betharrametako aretoan, eta Patxi Izagirre psikologoa izango da hizlaria.

Dolua eta galerak etxeko txikiengan eta nerabeengan gai hartuta, hitzaldia antolatu du Iraurgi ikastetxeak. Gaur, osteguna, izango da 18:00etan hasita, Betharrametako aretoan. Patxi Izagirre psikologoa izango da hizlaria. Antolatzaileen esanetan, dolu prozesuetan laguntzen eskamentu handia du Izagirrek. Hitzaldia ikastetxekoentzat zein nahi duten herritar guztientzat antolatu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide