Hazpandarrekin harremanak sendotuz

hazpandarrak

Larunbatean Hazparnetik udal, kultura, kirola eta hezkuntza arloko hainbat eragile etorri ziren Azpeitira (80. hamarkadatik daude bi herriak senidetuta), eta Azpeitiko Kultur Mahaiako kideak Hazparneko Eihartzea Kultur Elkartekoekin elkartu ziren, iaz Hazparnen egin zuten bezala. Argazkian, Kultur Mahaiko kideak eta hazpandarrak Sanagustin kulturgunean.

Iazko azaroan Azpeitiko udal, kultura, kirola eta hezkuntzako hainbat eragile Hazparnen izan ziren, orain dela 26 urte hartutako senidetze konpromisoa berresten. Azaroko bisita hartan azpeitiarrak Hazparneko herriko etxeak gonbidatuta joan ziren. Joan den larunbatean bueltako bidaia izan zen; hazpandarrak gonbitatu zituen Azpeitiko Udalak.

Kultur Mahaiak Eihartzea Hazparneko Kultur Elkarteko kideei Azpeitiko kultur azpiegiturak erakusteko baliatu zuen eguna. Besteak beste, Sanagustingo eta Soreasuko eraikinak ikusi ahal izan zituzten. Hazparneko bisitan hango berri eman zieten Eihartzeakoek Azpeitikoei.

Goizeko ekitaldien ondoren, jatetxe batera joan ziren bi herrietako 70 bat lagun.

Eragileek harremanean segitzeko konpromisoa erakutsi zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide