Goenkale ETB1eko telesailaren 3.000. atala grabatzen ari dira gaur Donostian, Miramonen, eta programaren jarraitzaileek streaming bidez jarraitzeko aukera daukate. Kapitulu hori uztailaren 5ean emitituko dute. Webgune berrituan 1. atala jarri dute ikusgai (hemen), eta han ageri da, besteak beste, Kontxuelo Odriozolaazpeitiar aktorea (1945). Hamalau urte egin zituen Goenkale-n, Maria Luisaren paperean. Argazkian, 1. atal hartan —1994koa da—.
"Goenkale lan luze bat eta ofizioa erakusteko aukera izan da. Aktore askok ez dute zorte hori izaten. Hemen ez dago lan gehiegirik aktoreentzat, eta niri hori eman ditGoenkale-k, gustatzen zaidana egiteko aukera eta egiten dakidana erakusteko ere bai", zioen Kontxuelo Odriozolak 2008an Uztarria herri aldizkarian. "Ez da ofizio erraza, nire etxekoek baino ez dakite zenbat ordu eta sakrifizio egin ditudan lanarengatik".
2002ko Azpeitiko Antzerki Topaketetan Udalak Odriozolari buruzko biografiaargitaratu zuen, Pako Aristik idatzita.