Merkatariek kalitatearen ziurtagiria eskuratzeko ikastaroa antolatu du Bertanek

Uztarria.eus 2012ko martxoaren 15a

Interesa duten dendariek martxoaren 23a, ostirala, baino lehen eman beharko dute izena 943 02 56 73  edo 616 70 86 93  telefonora deituta edo bertan@euskalerria.org helbidera idatzita.

Bertan Merkatari Elkarteak merkatariek kalitatearen ziurtagiria (Q Merkalitatea) eskuratzeko ikastaroa antolatu du martxorako. Lau eguneko ikastaroa izango da; hilaren 26an, 27an, 28an eta 30ean. Udal liburutegiko KZ Gunean izango dira saioak, 14:00etatik 16:30era.

Interesa duten dendariek martxoaren 23a, ostirala, baino lehen eman beharko dute izena 943 02 56 73  edo 616 70 86 93  telefonora deituta edo bertan@euskalerria.org helbidera idatzita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide