Sanjosetako jubenilen txirrindulari lasterketa etzi jokatuko da

Urola Kostako Hitza 2012ko mar. 15a, 18:36

16:00etan plazatik irtenda, txirrindulariek 84 kilometroko ibilbidea egingo dute: Azpeitia-Azkoitia-Azpeitia-Zestoa-Iraeta-Azpeitia-Aizpurutxo-Zumarraga-Ormaiztegi-Mandubia (17:39)-Matxinbenta-Urrestilla-Loiola. Helmugara 18:00ak aldean iritsiko dira.

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta, jubenilen XXXI. San Jose Saria jokatuko da larunbatean, 16:00etan, Azpeitiko plazatik irtenda.

Txirrindulariek 84 kilometroko ibilbidea egingo dute: Azpeitia-Azkoitia-Azpeitia-Zestoa-Iraeta-Azpeitia-Aizpurutxo-Zumarraga-Ormaiztegi-Mandubia (17:39)-Matxinbenta-Urrestilla-Loiola. Helmugara 18:00ak aldean iritsiko dira txirrindulariak.

Joan den asteburuan, Errenterian korritu zuten txirrindulari jubenilek. Lagun Onak Txirrindulari Elkartekoen arabera, "lasterketa mugitua izan zen, gogorra eta abiadura bizikoa". Garate izan zen Lagun Onak-eko aurrena, 25. postuan. Taldeka bederatzigarren egin zuten.

Lagun Onak-eko Atracciones Sanz kadeteen taldea, berriz, etxean aritu zen. XXXII. Azpeitia Saria jokatu zuten kadeteek. Lasterketa "polita eta azkarra" izan zen, txirrindularien batez besteko orduko 41 kilometrokoa izan zen. Lasterketa, Andoaingo Onditz Urruzmendik irabazi zuen. "11 txirrindularik osatu zuten ihesaldia, eta Atracciones Sanz taldeko Orbeak parte hartu zuen". 23 segundora pelotoia helmugaratu zen, eta han sartu ziren Azpeitiko taldeko kide diren Gurrutxaga (19.) eta Ibarguren (32.). Taldekako sailkapenean 5. sailkatu zen Lagun Onak-eko Atracciones Sanz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide