Lagunei asko gustatu zitzaizkien koadroak, baina Aizpururen ustez "lagunen iritzia ez da oso fidagarria". Inaugurazioaren bukaeran, ordea, bi gizon edadetu inguratu zitzaizkion (horietako bat pintore profesionala da), eta "gauza on batzuk" bazeudela esan zioten, eta gustura dago. Hiru astez izango da erakusketa Bergarako Nahikari tabernan.