Lan Mobelek Prat Joventut taldea hartuko du gaur, Azpeitiko kiroldegian

Uztarria.eus 2012ko mar. 16a, 11:23

Hirugarren Mailako Lagun Onakek bihar, zapatua, jokatuko du Getxon, Arenasen zelaian. 17:00etan hasiko da partida.

Joan den astebukaeran atsedena izan eta gero, Lan Mobel ISBk gaur, ostirala, Azpeitiko kiroldegian jokatuko du Prat Joventut taldearen kontra, 21:00etan hasita. Lan Mobel sailkapeneko zortzigarren postuan dago, bederatzi partida irabazi eta hamar galduta. Aldiz, Prat Joventut sailkapenean bosgarrena da, hamabi garaipen lortuta, eta zazpi galduta.

Hirugarren Mailako Lagun Onakek bihar, zapatua, jokatuko du Getxon, Arenasen zelaian. 17:00etan hasiko da partida. Lagun Onak eta Arenas sailkapenean ondoan daude, puntu baten aldearekin. Azpeitiko taldea hamahirugarrena da sailkapenean 32 puntu lortuta, eta hamalaugarren dago Arenas 31 punturekin. Lagun Onakek lau partida jarraian daramatza irabazi gabe.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide