Izarraitzekoek emaitza onak lortu zituzten astebukaeran

Uztarria.eus 2012ko mar. 16a, 11:42

Joan den astebukaeran Legazpin eta Bergaran izan ziren Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak. Legazpin Partehartze Mailako laugarren jardunaldia jokatu zuten, eta han izan zen Izarraitz Igeri Elkarteko Ainitze Odriozola. Hirugarren postua eskuratu zuen 50 metro tximeleta proban, eta laugarrena 100 metro estiloetan.

Joan den astebukaeran Legazpin eta Bergaran izan ziren Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak. Legazpin Partehartze Mailako laugarren jardunaldia jokatu zuten, eta han izan zen Izarraitz Igeri Elkarteko Ainitze Odriozola. Hirugarren postua eskuratu zuen 50 metro tximeleta proban, eta laugarrena 100 metro estiloetan.

Bergaran Kirol Zehaztasuneko hirugarren jardunaldia jokatu zuten Izarraitzeko gaztetxoenek. Honatx, lortu zituzten emaitzak:

50 metro bularrez: Unai Elias (7. postua), Nagore Kerejeta eta Aritz Madrazo (8. postua), Arai Garate eta Iker Hidalgo (14. postua), Iraia Arteaga (15. postua) eta Olatz Azpiazu (19. postua).

100 metro bularrez: Paula Urrestilla eta Eneko Caballero (1. postua), Maitane Goenaga (2. postua), Maialen Sudupe (3. postua), Jakes del Pozo (5. postua), Ane Sudupe (6. postua), Maialen Badiola (11. postua) eta Laia Arregi (15. postua).

50 metro librean: Jakes Arteaga (3. postua), Iñaki Etxeberria (6. postua), Jone Goenaga (11. postua), Julen Uranga (14. postua), Leire Iriarte (15. postua), Jokin Badiola (17. postua), Beatriz Irureta (25. postua), Mikel Orbea (26. postua), Libe Ugartetxea (27. postua), Iñigo Valverde (31. postua), Maria Otaegi eta Unai Amenabar (32. postua).

100 metro librean: Aiora Beristain (1. postua), Maialen Aizpuru (2. postua) eta Imanol Odriozola (5. postua).

200 metro bularrez: Maialen Aizpuru (1. postua), Aiora Beristain (2. postua), Imanol Odriozola (3. postua), Jakes Arteaga (5. postua), Iñaki Etxeberria (6. postua), Libe Ugartetxea (7. postua), Jone Goenaga (8. postua), Jokin Badiola (12. postua), Beatriz Irureta (13. postua), Leire Iriarte eta Julen Uranga (14. postua), Maria Otaegi (15. postua), Iñigo Valverde (18. postua), Mikel Orbea (19. postua) eta Unai Amenabar (20. postua).

Taldekako frogretan, berriz, benjamin mailako Izarraitzeko bi taldek hartu zuten parte 6x25 tximeleta mixtoan, eta bosgarren sailkatu ziren. Alebin mailako nesken taldeak, berriz, lehenengo postua eskuratu zuen 4x50 metro bizkarrez proban, eta mutilak proba berdinean bosgarren sailkatu ziren.
 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide