Sanjosetako asto karrera, euripean

Uztarria.eus 2012ko mar. 20a, 19:29

Igandean, martxoaren 18an, egin zuten aurtengo asto karrera Loiolan, sanjosetako egitarauaren barruan. Azken urteetan gertatu bezala, ikusle ugari erakarri zuen lasterketak. Baina, aspaldi ez bezala, euriak pare-parean harrapatu zituen asto karreraren protagonistak. Sei lehiakide aritu ziren norgehiagoka, eta azkenean Iñaki Arregik irabazi zuen lasterketa.

Aurtengo San Jose festak ez dituzte oraindik agurtu Loiolan, martxoaren 24rako loiolatarrek auzo afaria antolatu baitute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide