Turkiari buruzko hitzaldia izango da gaur

Uztarria.eus 2012ko mar. 22a, 09:58

Xubane Iza azpeitiarrak Turkiara egindako bidaiaren harira eskainiko du hitzaldia. 19:00etan hasiko da Sindikatu Zaharrean.

Gaur, osteguna, Bidaiatuz ekimenaren baitan, hitzaldia izango da. Turkian bizitako esperientziaz jardungo du Xubane Iza azpeitiarrak, eta 19:00etan hasiko da solasaldia, Sindikatu Zaharrean.

Bidaiatuz ekimenaren helburua herriko gazteek munduko txoko desberdinetan izandako esperientziak elkartrukatzea da. Horretarako, ikasturtean zehar bidaia desberdinen inguruko hitzaldiak antolatuko dituzte. Modu horretan, hizlariek bidaia desberdinen inguruko azalpen zein gomendioak emango dituzte eta, ondoren, entzuleek galderak egiteko aukera izango dute. Turkiaren ingurukoa aurtengo bigarrena izango da, izan ere, joan den urtarrilean Nepali buruz hitz egin zuten Maite Azpiazuk eta Joseba Galarragak.

Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoak joan den martxoan jarri zuen martxan Bidaiatuz

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide