Nerea Etxeberria, Espainiako Autonomia Arteko Duatloi Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2012ko mar. 22a, 17:12

Emakumeen sailkapen orokorrean 21. bukatu zuen proba azpeitiarrak, eta taldeka, berriz, Euskadiko emakumeen taldeak seigarren postua lortu du

Nerea Etxeberria azpeitiar atletak Espainiako Autonomia Arteko Duatloi Txapelketan hartu du parte, Burgosen, Euskadiko Triatloi Federazioarekin.

Emakumeen sailkapen orokorrean 21. bukatu zuen proba Etxeberriak, eta taldeka, berriz, Euskadiko emakumeen taldeak seigarren postua lortu du. 5 kilometro korrika, 20 bizikletan eta 2,5kilometro korrika egin dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide