Iñaki Bergara 'Pio'-ren biografia txikia, sarean

Uztarria.eus 2012ko mar. 22a, 20:11

Webgune honetako Liburuak atalean irakur daiteke dagoeneko Monika Juaristik idatzi eta Uztarria Komunikazio Taldeak argitaratutako azken lana, helbide honetan: http://uztarria.com/azpeitia/liburuak/20_Inaki_Bergara/. Uztarriak apirilaren 21ean aurkeztuko du liburuxka biografikoen egitasmoko hurrengo emaitza, Bernardo Aizpitarte Kabra-ri eskainitakoa; Joxin Iturriotzek idatzi du eta saileko zortzigarrena izango da.

Iñaki Bergara Pio azpeitiar aktorearen liburuxka biografikoa sarean dago. Webgune honetako Liburuak atalean irakur daiteke dagoeneko Monika Juaristik idatzi eta Uztarria Komunikazio Taldeak argitaratutako azken lana, helbide honetan: http://uztarria.com/azpeitia/liburuak/20_Inaki_Bergara/. 2011ko azaroaren 19an aurkeztu zuen Uztarriak Bergararen biografia, Euskal Antzerki Topaketen barruan aktoreari Txalo Saria eman zioten ekitaldi berean.

Uztarriak apirilaren 21ean aurkeztuko du liburuxka biografikoen egitasmoko hurrengo emaitza, Bernardo Aizpitarte Kabra-ri eskainitakoa; Joxin Iturriotzek idatzi du eta saileko zortzigarrena izango da. 2009an ekin zion Uztarriak formatu txikiko liburuxka biografikoen proiektuari, eta hauek dira orain arte argitaratu dituen zazpi lanak:

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide