Azpeititik Manresara, Inaziotar bideari segika

Uztarria.eus 2012ko mar. 23a, 12:42

1522 urtean Loiolako Inaziok Loiolako etxetik Manresara (Bartzelona, Herrialde Katalanak) egin zuen erromesaldia berregin du Jesusen Lagundiak. Inaziotar bidea izena jarri diote ibilbideari eta, 650 kilometro eta 27 etapa ditu.

Jesuitek adierazi dutenez, "gure helburua XXI. mendeko gizon-emakumeei erromesaldi esperientzia bat eskaintzea da, gizon unibertsal honen prozesu espiritual berdina jarraituz". Joan den astelehenean aurkeztu zuten zenbat Euskal Herriko zein Herrialde Katalanetako jesuitek, Juan Jose Etxeberriak, Chris Lowelyk eta Josep Lluìs Iriberrik esaterako, Inaziotar bidea, Donostian. Aurkezpenean esan zutenez, "Santiagoko bidearekin erlazio sinbiotikoa izan behar du Inaziotar bideak". Bestalde, "proiektuak indar kultural, turistiko eta sozioekonomikoa" duela adierazi dute.

Bestalde, proiektua 2022an egonkortzea aurreikusten dute sortzaileek. Urte horretan, gainera, Inaziok Manresara egin zuen bidaiaren 500. urteurrena izango da. 

Informazio gehiago behar izanez gero egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide