Ainhoa Goenaga Espainiako Igeriketa Txapelketan izango da

Uztarria.eus 2012ko mar. 23a, 13:27

Joan den astebukaeran Irunen jokatu zen Euskal Herriko Neguko absolutu, promesa eta junior mailako txapelketa. Han izan zen Ainhoa Goenaga azpeitiar igerilaria. Guztira sei domina eskuratu zituen Goenagak; bi urrezko, zilarrezko bat eta hiru brontzezko. 50 metro bizkarrez proban lortutako emaitzari esker izango da Espainiako Txapelketan.

Joan den astebukaeran Irunen jokatu zen Euskal Herriko Neguko absolutu, promesa eta junior mailako txapelketa. Han izan zen Ainhoa Goenaga azpeitiar igerilaria. Guztira sei domina eskuratu zituen Goenagak; bi urrezko, zilarrezko bat eta hiru brontzezko.

Bi urrezko dominak 50 metro bizkarrez proban lortu zituen; bata junior mailan eta absolutu mailan bestea. Hori dela-eta, Espainiako Txapelketan absolutuen mailan lehiatzeko txartela lortu zuen azpeitiarrak. 200 metroestiloetan, junior mailan, brontzezko domina eskuratu zuen.100 metroestiloetan, junior mailan, zilarrezkoa lortu zuen, eta brontzezko domina absolutu mailan. Azken domina, brontzezkoa, junior mailan100 metrobizkarrez proban eskuratu zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide