Azaroko euriteetan kaltetutakoek apirilaren 1erako eskatu behar dituzte Diputazioaren laguntzak

Uztarria.eus 2012ko mar. 23a, 19:07

Diru-laguntza eskaerak Donostian aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Hala ere, azpeitiar kaltetuek udaletxera jo dezakete zalantzak argitzeko, "eta eskaerak egiteko beharrezko laguntza" ere jasoko dute.

2011ko azaroaren 5 eta 6ko euriteen ondorioz sortutako kalteak konpontzeko diru-laguntza deialdia zabaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 1ean bukatuko da. Diru-laguntza eskaerak Donostian aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Hala ere, azpeitiar kaltetuek udaletxera jo dezakete zalantzak argitzeko, "eta eskaerak egiteko beharrezko laguntza" ere jasoko dute, Udaletik jakinarazi dutenez.

Diputazioaren deialdi horretan diru-laguntza eskatzeko baldintzak hauek dira:

Diruz lagunduko diren kalteak:

  • Barazkigintza eta abeltzaintzako ustiategietako instalazioak eta ekoizpeneko elementuak (berotegia, itxiturak, sarbideak, makineria, azienda).
  • Barazkigintzako ekoizpenetan eragindako kalteak.

Jaso daitezkeen laguntzak:

  • Barazkigintzako ekoizpenetan kaltea izan dituzten ustiategietan: Gehienez ekoizpen balioaren %50 da, frankizia ezarri ondoren eta diruz lagundu daiteken gastua kontuan hartuta.
  • Lursailetan dauden instalazioetako eta ekoizpen elementuetako (berotegiak, itxiturak, sarbideak, makineria eta azienda): Gehienez konponketaren kostuaren ehuneko 50a.

Eskariak egiteko derrigorrezko baldintzak:

  • Diruz lagunduko diren kalteak konpondu direla justifikatzen duten agiriak (konponketaren fakturak) aurkeztu behar dira. Ez dira diruz lagunduko eskaera egiteko garaian justifikaziorik ez duten lanak.
  • Derrigorrez ustialekuko titular aktiboa izan eta urteko errentaren %50a gutxienez nekazaritza jardueretatik edota ustialekuen gauzatutako bestelako jarduera osagarritik jasotzea edota gutxienez 0,5 ULU izatea.

Gainontzako baldintza guztien azalpenak deialdian jaso dira.

Eskariak aurkezteko lekua:

Donostiako Gipuzkoa plaza z/g 3. solairuan dagoen Berrikuntza, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko Landare Alorreko Unitatea (Gipuzkoako Foru Aldundia).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide