Espainiako Hirugarren Mailako Lagun Onak futbol taldeak puntu bat eskuratu zuen joan den aste bukaerako jardunaldian. Igandean, Vitoria hartu zuten Garmendipen azpeitiarrek; sailkapenaren behekaldean dabiltza, hamaseigarren tokian, hain zuzen ere, Azpeitian berdindu eta gero.
Neurketaren hasieran, 2. minutuan, aurreratu zen Lagun Onakek. Gorka Blanco aurrelariak sartu zuen 1 eta 0eko gola. Vitoriak, berriz, 60. minutuan lortu zuen berdineketa (1-1), Gaizkak sartutako golari esker.
Azpeitiko taldea 14. postuan dago orain sailkapenean, 34 punturekin. Iñaki Eskisabelen taldeak ezin du aurkitu, momentuz, denboraldiaren azken txanpa lasaiago jokatzeko beharrezkoa izango luken puntu kopurua.