Bihar, asteazkena, amaituko dituzte azken lanak Perez Arregi plaza inguruan eta, aurrerantzean, trafikoan norabide aldaketa izango da bertan. Plaza ondoan dagoen zubia bi noranzkotakoa izango da, udal arduradunek bere garaian aurreratu zuten bezala. Era berean, ondorengo aldaketak izango dira bihartik aurrera:
- Julian Elorzatik Soreasura zuzenean joan ahal izango da.
- Ibilgailuekk Soreasutik Perez Arregi plaza aldera ezingo dute joan.
- Enparan kaletik Perez Arregira iritsitakoan, plaza ondoko zubira, Soreasura edota Elizkalera joan ahal izango da.
- Zubian ezingo da aparkatu; aldiz, Perez Arregi plaza aurrean lerroan aparkatu ahalko da.
- Aparkalekuen eta ibaiaren artean dagoen gunea txukundu dute.
- Etxe Zuri tabernaren ondoko lehenengo bi aparkalekuak ezinduentzat izango dira.
Perez Arregiko lanen aurrekontua 80.000 euro ingurukoa izan da.
Ildefonso Gurrutxagan ere aldaketak
Bestalde, Ildefonso Gurrutxaga kalean ere aldaketak egingo direla jakinarazi du Udalak. Ostiral honetan margotze lanak egingo dituzte eta, horrela, martxoaren 30tik aurrera kale horrek bi norabide izango ditu, hain zuzen ere, Ildefonso Gurrutxagatik Garate Anaia kalera igotzeko dauden eskaileretatik hasi eta San Martin egoitza aurrera arteko zatian