Bihar, zapatua, jokatuko dute Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia eta, Juan Mari Olaizola azpeitiar masajista omenduko dute Xeye Atletismo Taldekoek. "Diego Garciaren masajista izateaz gain, lagun mina zuen", esan dute antolatzaileek. Olaizolak hasierako urteetatik egin du lan lasterketan.
Bihar 16:30ean hasiko da lasterketa, Azkoitiko Julio Urkixo kaletik abiatuta.