Hamabigarren garaipena eskuratu zuen Lan Mobel Iraurgik, ostiralean

Uztarria.eus 2012ko api. 2a, 12:33

Lagun Onakek partidarik irabazi ezinda jarraitzen du. Zapatuan Eibar B-ren kontra jokatu eta 2-1 galdu zuen Azpeitiko taldeak. 

Joan den ostiralean Oviedoren kontra neurtu zituen indarrak Lan Mobel Iraurgik, etxean. Kostata, baina partida irabaztea lortu zuen azpeitiar taldeak. Partida guztia aurretik ibili ziren Caminosen mutilak, eta halaxe bukatu zen norgehigoka: 82 eta 78. 

Aurkari deserosoa izan zen Oviedo. Lehenengo laurdena 31 eta 25 bukatu zen. Bigarrengoan gerturatu egin zen asturiar taldea, eta 50-48 bukatu zen laurdena. Zortzi punturen aldea atera zion hirugarren zatian Lan Mobelek Oviedori, 69 eta 61. Alde handirik gabe bukatu zen partida, 82 eta 78, baina Lan Mobelek denboraldiko hamabigarren garaipena eskuratu zuen.

Lagun Onakek partidarik irabazi ezinda jarraitzen du. Zapatuan Eibar B-ren kontra jokatu eta 2-1 galdu zuen Azpeitiko taldeak. Sailkapeneko hamalaugarren postuan dago Lagun Onak, jaitsiera postuetatik lau puntura, 34 punturekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide