Futbito txapelketako bilera informatiboa, gaur

Uztarria.eus 2012ko api. 11a, 16:47

Betharrametako atarian jokatzen dira partidak.

Gaztetxean izango da bilera, 21:00etan hasita, eta antolatzaileek esan dutenez, "izena eman nahi duten taldeetako kideak bertaratzea "derrigorrezkoa da".

Urteroko legez aurten ere egingo da gaztetxeak antolatutako futbito txapelketa. Hori dela-eta, gaur, hilak 11, bilera informatiboa egingo dute, 21:00etan hasita, gaztetxean. Batzarrean, besteak beste, taldekako izen emateaz eta txapelketaren nondik norakoez hitz egingo dute.

Aurreratu dutenez, txapelketan parte hartu nahi duten taldeek 60 euro ordaindu beharko dute. Bestalde, antolatzaileek esan dutenez, izena eman nahi duten taldeetako kideak bertaratzea "derrigorrezkoa da".

Azpeitian Gazteok Zer?! taldeak antolatzen zuen lehen txapelketa; azken urteetan Gaztetxeak hartu die lekukoa.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide