Azpeitian langabeziak gora egin du urteko lehen hiru hilabeteetan

Uztarria.eus 2012ko api. 11a, 18:47

Azpeitian langabeziak gora egin du urteko lehen hiruhilekoan. Joan den urteko abenduan 791 langabetu zeuden herrian, eta martxo bukaeran 910 ziren lanik gabeko azpeitiarrak. Beraz, 2011 bukaeran baino 119 lagabetu gehiago daude Azpeitian.

Aurtengo urtarrilean %5,69 igo zen langabeen kopurua, eta 836 herritar zeuden lanik gabe. Otsailean, berriz, %6,22 igo zen langabezia Azpeitian eta 888 langabe zeuden. Martxoan %2,48 igo zen lagabetuen ehunekoa, eta 910 langabe daude egun Azpeitian. Iazko datuei erreparatuta, 2011ko urtarrilean 764, otsailean 778 eta martxoan 811 herritar zeuden lanik gabe.

2012ko urtarrilean ez bezala, otsailean eta martxoan emakumeak baino gizonezko langabe gehiago zegoen Azpeitian. Langabetu gehienak 25 eta 44 urte bitarteko herritarrak ziren. Horietako gehienek zerbitzu eta industria arloan jarduten zuten lanean.

Azpeitiak 14.245 biztanle ditu, egun.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide