Bertan Merkatari Elkartearen bulegoa Sindikatu Zaharrean egongo da aurrerantzean

Uztarria.eus 2012ko api. 12a, 12:49

Sindikatu zaharreko lehenengo solairuan dago Bertanen bulegoa.

Bestalde, apirilean erosketak Bertan txartelarekin eginez gero, 5 euroko, 10 euroko, 20 euroko eta 50 euroko erosketa baleak zozkatuko ditu bezeroen artean.

Bertan Merkatari Elkarteak bulegoa lekuz aldatu du. Hori dela-eta, Sindikatu Zaharreko lehenengo solairuan, Enparan kalea 1ean, egongo da aurrerantzean. Bertanekoek esan dutenez, "hemendik aurrea merkataritzari buruzko edozein kontsulta edo kexa izanez gero edo informazioa beharrez gero Sindikatu Zaharrera joan besterik ez dago".

Bestalde, apirilean erosketak Bertan txartelarekin eginez gero, 5 euroko, 10 euroko, 20 euroko eta 50 euroko erosketa baleak zozkatuko ditu bezeroen artean.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide