Mikel Labaka ospitaleratuta, masailezurrean kolpea hartuta

Uztarria.eus 2012ko api. 12a, 13:43

Atzo, asteazkena, Valentziak eta Rayo Vallecanok Espainiako Lehen Mailako ligako partida jokatu zuten. Mikel Labaka hasierako hamaikakoan izan zen, baina 30. minutuan bere taldekide Arribasen kontra jo eta masailezurrean kolpea hartu zuen. 

Kolpearen ondorioz, esku-ohean atera zuten Labaka zelaitik, eta taldekide batek ordezkatu zuen.  Azpeitiar zentrala Valentziako 9 d'Octubre ospitalera eraman zuten. Gaua obserbazioan pasatu du eta masailezurra hausteaz gain, ahoan urradura dauka.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide