BTT ibilaldia antolatu du Lagun Onak M.B.-k iganderako

Uztarria.eus 2012ko api. 13a, 13:51

Kiroldegi paretik abiatuko dira 09:00etan, eta handik Etumetara, Lasaora eta berriz Azpeitira itzuliko dira. Bi ordu eta erdiko itzulia egingo dute, eta ibilbideak 30 kilometro izango ditu. Antolatzaileek esan dute "zailtasun gogorrekoa" dela. 

Lagun Onak Mendi Bazkunak mendi bizikleta irteera antolatu du iganderako, hilaren 15erako. Kiroldegi paretik abiatuko dira 09:00etan, eta handik Etumetara, Lasaora eta berriz Azpeitira itzuliko dira. Bi ordu eta erdiko itzulia egingo dute, eta ibilbideak 30 kilometro izango ditu. Antolatzaileek esan dute "zailtasun gogorrekoa" dela. 

Buelta egindakoan, nahi duenak, dutxatzeko lekua izango du eta bizikleta garbitu nahi duenarentzat uraren mangera ere prest izango dute antolatzaileek. Lagun Onak Mendi Bazkunakoek adierazi dutenez, istripurik gertatuko balitz, ez litzateke elkartearen ardurapean egongo.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide