Lan Mobelek ezin izan du Plasencia Extremadura garaitu

Uztarria.eus 2012ko api. 16a, 12:32

Lagun Onakek, berriz, puntu bat eskuratu zuen Zamudiora egindako bisitan. Zapatuan jokatu zuten ligako partida, eta 0 eta 0 berdindu zuten. Sailkapenean 16.na da Lagun Onak 36 punturekin. Jaitsiera postuak sei puntura ditu.

Joan den ostiralean, hilak 13, Lan Mobelek Plasencia Extremaduraren kontra neurtu zituen etxetik kanpo. Bosgarren garaipena jarraian lortzeko asmoz joan ziren Caminosen mutilak, baina 68 eta 63 galdu zuen Azpeitiko taldeak. 

Lan Mobeli partida bat besterik ez zaio gelditzen ligako lehenengo fasea bukatu eta play off-ekin hasteko. Iraurgiko taldearen helburua da liga bosgarren postuan bukatzea eta kantxa faktorea alde izatea. Horretarako partida bat gelditzen zaio eta irabazi egin beharko du.

Lagun Onakek, berriz, puntu bat eskuratu zuen Zamudiora egindako bisitan. Zapatuan jokatu zuten ligako partida, eta 0 eta 0 berdindu zuten. Sailkapenean 16.na da Lagun Onak 36 punturekin. Jaitsiera postuak sei puntura ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide