Futbito txapelketako azken bilera, ostegunean

Uztarria.eus 2012ko api. 17a, 12:43

Datorren astelehenean, hilak 23, hasiko da Gaztetxeak antolatutako futbito txapelketa. Hori dela-eta, ostegunean, hilak 19, azken bilera informatiboa egingo dute, 21:30ean hasita, gaztetxean.

Datorren astelehenean, hilak 23, hasiko da Gaztetxeak antolatutako futbito txapelketa. Hori dela-eta, ostegunean, hilak 19, azken bilera informatiboa egingo dute, 21:30ean hasita, gaztetxean. 

Partiden zozketa bileran egingo dute eta txapelketan parte hartu nahi duten taldeek 60 euro ordaindu beharko dituzte ostegunean bertan. Antolatzaileek esan dutenez, "ezinbestekoa da bertaratzea". Ordainetan, finaleko egunean egingo den afarirako sarrerak emango dizkiete parte hartzaile guztiei.

Azpeitian Gazteok Zer?! taldeak antolatzen zuen lehen txapelketa; azken urteetan Gaztetxeak hartu die lekukoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide