Bernardo Aizpitarte 'Kabra'-ren biografia txikia zapatuan aurkeztuko du Uztarriak

Uztarria.eus 2012ko api. 17a, 22:09

Liburua Joxin Iturriotzek idatzi du eta Uztarria Komunikazio Taldearen liburuxka biografikoen sailaren zortzigarren lana da. Gaur, asteartea, hasi dira Uztarriaren bazkideak liburua etxean jasotzen. Aurkezpen ekitaldiia Baigera I-eko aretoan izango da, 12:00etan hasita.

Uztarria Komunikazio Taldeak Bernardo Aizpitarte Kabra zenari eskainitako biografia txikia aurkeztuko du zapatuan, apirilaren 21ean. Joxin Iturriotzek idatzi du eta Uztarriak 2009an abian jarri zuen liburuxka biografikoen egitasmoaren zortzigarren lana da.

Uztarria gaur, asteartea, hasi da Bernardo Aizpitarte Kabra-ri eskainitako liburua bazkideen artean banatzen. Datozen egunetan, Azpeitiko komunikazio taldearen bazkide guztiek etxean jasoko dute. Zapatuko aurkezpen ekitaldia, berriz, Baigera I-eko aretoan izango da, 12:00etan hasita.

Aurreko zazpi liburuxka biografikoak webgune honetako Liburuak atalean irakur daitezke. Hauek dira:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide