Etxeko langileen legediaz hitzaldia izango da gaur

Uztarria.eus 2012ko api. 18a, 12:32

Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta, etxeko langileei dagokion legedian egon diren aldaketak aztertuko dituzte gaur, asteazkena, 18:00etan hasita, Emakumeen Txokoan. Solasaldian izango dira Bizkaiko Etxeko Langileen Elkartekoak.

Bestalde, Jabetze Eskolen baitan, Generoa eta umorea: umorez gozatu tailerreko izen-ematea zabalik dago. Zapatuan, hilak 21, hasiko tailerra Virginia Imazen gidaritzapean. Hiru zapatutan izango dira saioak; apirilaren 21ean, apirilaren 28an eta maiatzaren 5ean.

Izena eman nahi dutenek 11:00etatik 13:00etara Udaleko Parekidetasun Sailera joan edo  16:30etik 20:00etara Emakumeen Txokora gerturatu besterik ez dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide